2023 / Martxoa / 24
Lander Rezabalek esperientzia berri bat hasi du Zarautzko La Salle San Jose Ikastetxean
 Gogoz eta ilusio handiz hasi ditu Lander Rezabalek bere praktikak Zarautzko La Salle San Jose Ikastetxean.

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programak eskaintzen dituen praktika hauen bitartez, Landerrek eskolako espazioa ezberdinetan honako eginkizun hauek beteko ditu:
  • Bizikleten aparkalekuaren irekiera eta itxiera.
  • Posta bulegoan gutunak jasotzea.
  • Haur eta Lehen hezkuntzako jantokiak prestatzea.
  • Jolastokietan hondakinak (plastikoa, papera…) biltzea.
  • Idazkaritzako dokumentazioa suntsitzea, besteak beste.

Lehenengo egunetik, bai ikastetxeko langileek bai ikasleek Landerreri harrera ezin hobea egin diote, uneoro animatuz eta zorte ona oparoz. Hori ezezik, Landerrek laguntza behar izan dituen zereginetan laguntzeko prest azaldu dira.

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiogu Zarautzko La Salle San Jose Ikastetxeari Landerren esperientzia onartzeagatik eta berari zorte ona opa diogu bere praktiketan.

Aupa Lander!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak
https://www.pausoberriak.net/admin-pausoberriak/editor/editor/images/spacer.gif

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: