GUREAK ETA ATZEGIK SUSTATUTAKO PROGRAMA.
Pauso Berriak ekimen bizi eta gogotsua da. Bere xedea adimen desgaitasuna duten pertsonak euren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da. Hala, ageriko eredu positibo eta sozialki eraldatzaileak sortzeko eta merkatu arruntean lanbideratze osoa lortzeko. Programa 2010 urtean jaio zen eta Atzegik eta GUREAKek kudeatzen dute elkarrekin.
ESPERIENTZIAK
13 / Otsaila / 2026
Garazik esperientzia berri bati ekin dio Usurbilgo Eroski City supermerkatuan. Etapa berri honi ilusio, motibazio eta ikasteko gogo handiz egiten dio aurre. Egunerokoan, lanaldia hasi bezain pronto, ogia dagokion tokian jartzen du; iristen diren produktuak aurreratu eta berriz hornitzen ditu, eta...
+ Gehiago irakurri
10 / Otsaila / 2026
Urtebete igaro da jada Pablok Pauso Berriak programaren bitartez (Atzegi + Gureak) SULABEn (Hernaniko Ogitegia) praktikak hasi zituenetik.
Denbora horretan, hainbat zeregin ikasteko aukera izan du konpetentzia berriak garatuz. Hori ezezik, lan-talde osoarekin harreman estua sortu du; hasieratik...
+ Gehiago irakurri
Ikusi esperientzia guztiak >