PROIEKTUAN PARTE HARTZEN BADUZU BIDAI LAGUN IZANGO GARA
ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN LANBIDERATZEA SUSTATZEN.
ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOAREN BARNE KOKATUA…
…nire konpromiso soziala hobetuko dut.
…adimen urritasuna duten pertsonak garatu, formatu eta partaide bihur
daitezen aukerak sustatuko ditut.
…"gainontzekoak bezala" izateko aukera emango diet.
…sarritan ezezaguna den beste errealitate bat ezagutuko dut.
…nire enpresari balio erantsia eratuko diot.
…lehenengo momentutik programaren laguntza eta aholkularitza izango
dut.
NOLA SAR DAITEKE PERTSONA BAT:
…programaren taldearen laguntza eta aholkularitza izango dut lehenengo egunetik eta zereginak, ordutegiak, postua eta bestelakoak antolatzen lagunduko didate.
LAN PRAKTIKAK
LAN PRAKTIKAK
Nire enpresan banakako lan-formazioa garatzeko.
Gureakekin kolaborazio hitzarmen baten bitartez.
Lan prestatzaile baten laguntzarekin prozesu osoan zehar.
100 ordutako iraupenarekin.
Hasierako kosturik gabe.
Egunean 4-5 ordutako lanaldiekin.
Lanbideren onespen legalarekin.
327/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Lan-
aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituena).
ZERBITZU OKUPAZIONALA
ZERBITZU OKUPAZIONALA
Adimen urritasuna duten pertsonentzako inklusio soziolaboraleko ibilbideak
garatzeko helburuarekin, beti ere, zerbitzu okupazionalaren testuinguruan eta
honetan aukera zabaltzeko asmoarekin.
Enpleguko profilera oraindik iritsi ez diren pertsonei zuzendua. Formazio
eta gaitze prozesu sakonagoa behar dutenentzat.
Enpresarekin ez du lan-loturarik.
Zerbitzu hau Gureakek duela 20 urte eskaintzen hasi zen ingurune babestuan
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen hitzarmenaren bitartez.
Zerbitzu hau ohiko ingurunera esportatzen hasi gara eta dagoeneko 50 enpresa
eta erakunde gipuzkoar baino gehiago batu egin dira.
Erantzukizun sozial eta zerga gaietan sustapen-neurriak daude.
Lan prestatzaile baten laguntzarekin prozesu osoan zehar.
Gureakekin kolaborazio hitzarmen baten bitartez.
KONTRATAZIOA
KONTRATAZIOA
Erantzukizun sozial korporatiboari dagokion sustapen –neurri garrantzitsuak.
Kontratazio formula desberdinen bidez hobari fiskal garrantzitsuak.
Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko gizarte integrazio legeak dioen bezala
50 langile baino gehiago dituen enpresaren %2ko erreserba bezala zenbatu egiten
da.
Prozesu guztian zehar Gureak Itinerary-ren aholkularitza eta laguntzarekin.