2019 / Martxoa / 22
MAIALEN BERISTAIN DOMUSVI BERRA EGOITZAN
Pauso Berriak programaren bitartez, Maialen hilabete bat darama DomusVi Berra egoitzan praktikak burutzen. Donostiako Altza auzoan kokatzen den egoitza honetan, Maialenek, jangelan eta garbitegian kolaboratzen du.

Bertako egin beharrak aurrera ateratzeko, ezinbestekoa izan da egoitza honetan lan egiten duten pertsonen laguntza, uneoro Maialeni laguntzeko prest azaldu dira eta. Hori ez ezik, Maialen DomusVi egoitzan ahalik eta erosoen sentitzeko erraztasun handiak eman dituzte bertako beste kide bat bilakatuz.

Azpimarratu nahiko genuke, esperientzia honi esker, Maialenen bizi kalitatea hobetzen dituen konpetentzia sozialak eta laboralak garatzen direla.
Hori dela eta, DomusVi Berra egoitzari, Maialenengan ezarritako konfiantza dela eta eskerrak eman nahi genizkioke. Azkenik Maialeni esperientzia berri honetan arrakasta izan dezala oparo diogu.

Eskerrik asko!!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: