2019 / Maiatza / 21
Eskoriatzako Jose Arana egoitzak Maite Urretaren laneratzeko integrazioaren alde apustu egiten du
 Urte bat pasa da Maite Urreta Jose Arana egoitzan Pauso Berriaken programaren baitan praktikak hasi zituenetik. Bertan zeregin ezberdinak burutzen ditu, garbitegian nahiz jangelan.
Hemendik aurrera bere jarduera zerbitzu okupazionalean jarraituko du, berri honek poztasun handia sortarazi dio, hainbeste desiratzen zuena errealitate bihurtu delako. Egunez egun zailtasunak gainditzeko erakutsi duen ahalegina eta ilusioagaitik zoriondu nahi dugu Maite.
Egoitzako lankideek eta zuzendaritzak, Jose Arana Patronatuko Fundazioak eta Eskoriatzako Udaletxeak erakutsitako konpromisua eskertu nahi diegu.

Oberena opa dizugu Maite. Zorionak!!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: