2020 / Urria / 08
Mikel ere Acunsa Donostia GBCrekin gora
Mikelek gertutik jarraitu du Gipuzkoa Basketen egoera pandemian. Gogo handia zuen bere lanpostura itzultzeko eta geldialdiaren aurretik egiten zituen lanak egin ahal izateko.
Gipuzkoa Basketen igoerarekin albisterik onena iritsi zitzaion Mikeli. Praktikaldiaren ondoren, beste urtebetez jarraituko du ACBra igo berri den Acunsa Donostia Gipuzkoa Basket Clubean, Zerbitzu Okupazionalaren formularen bidez.
Erronka berrien urte honetan, Mikelek ilusio handia du ibilbide berri honetan ekarpenak egiteko.

Pauso Berriaketik
(Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiegu Acunsa Donostia Gipuzkoa Basketeko talde osoari, Mikeli denbora honetan eman dioten babesagatik.

Mila esker eta Zorionak Mikel!
 

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: