2020 / Urria / 23
Aihotz Albizuk “EnpresareanAzoka 2020-an” parte hartu du.
Aihotz Albizuk, pasa den urriaren 22an, Bai Euskarari Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako "EnpresareanAzoka2020"an parte hartu du, Hernaniko Orona Ideon. 

Aihotz 2010. urtean hasi zen Andoaingo Udalean,Pauso Berriaken (Atzegi + Gureak) bidez. 

Inklusibitatea lantzen ari diren enpresa eredugarrien esperientzia-trukearen barruan, Andoaingo Udalean duen lan esperientzia positiboa kontatu du: bere egunerokotasuna,  bete beharreko eginkizunak  eta lankideekin duen harreman estua.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Bai Euskarari Elkarteari Aihotzen esperientziaren bidez,hain garrantzitsua den inklusio laboralari hedapena ematen laguntzeagatik.   

Baita Aihotzi ere, bere parte hartze ezin hobeagatik! Zorionak!

Komunikabideek ekitaldiari buruz egindako berri batzuk partekatzen ditugu jarraian:

https://www.diariovasco.com/buruntzaldea/andoain/aihotz-albizu-contara-20201021003108-ntvo.html

https://www.diariovasco.com/buruntzaldea/andoain/ayuntamiento-aihotz-albizu-20201023001807-ntvo.html


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna 

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak


Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: