2021 / Otsaila / 01
Udarregi Ikastolan etapa berri bat hasi du Maialen-ek
 Maialen Beristain-ek Usurbilgo Udarregi ikastolan Pauso Berriak programako (Atzegi + Gureak) praktikaldia hasi du. Bertara autobusez joaten da Donostiatik. 

Geldialdi luze baten ondoren, Maialenek ilusioz beterik hasi du etapa berri hau eta esaten du:

- "umeei laguntzeko prest nago " 

Ikastolan, jangelako mahaiak jartzeaz gain, ur pitxarrak betetetzeaz, ogia mozteaz, umeei jaten ematen laguntzeaz eta bukatutakoan jangela jasotzen laguntzeaz arduratzen da. 

Pauso Berriak programatik (Atzegi + Gureak), Udarregi Ikasolak duen inplikazioa eskertu nahi dugu eta Maialeni zorterik onena opa!

Animo Maialen!


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak



Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: