2021 / Martxoa / 08
Hasi da Julenen Praktikaldia Domingo Agirre Ikastetxea
 Aurreko hilaren 25ean, Julenek Pauso Berriak (ATZEGI + GUREAK) Programako praktikaldiari hasiera eman zion Legazpiko Domingo Agirre Ikastetxean.

Luzea egin zaion itxaron denbora baten ostean, oso pozik ekin dio praktikaldiari. Hauetan Julenek Beatriz atezainarekin batera laguntzaile bezela arituko da, ateak ireki eta itxi, bertziklapenaren arduradun, eskatzen diotena plastifikatu, enkarguak egin, eta egunero ateratzen diren lanak eginez.

Hemendik aurrera ,Julen, Pauso Berriak (ATZEGI + GUREAK) Programarekiko inplikazio handia eta gogotsu azaldu diren Domingo Agirre ikastetxeko profesionalen parte izango da. Lankide askorentzat ezaguna da, 9-13 urte bitartean bertan burutu zituelako bere ikasketak Julenek.

Pauso Berriak (ATZEGI + GUREAK) Programatik eskerrak eman nahi dizkiogu Domingo Agirre Ikastetxeko lan talde osoari Julenek hasi berri duen aldi berri honen protagonistak izateagatik, seguru oso positiboa izango dela denontzat.

Animo Julen!!

Mila esker eta ondo segi!


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak



Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: