2021 / Martxoa / 18
Connie-k bere lehen lan-esperientzia hasi du
Martxoaren 18a egun itxarotua izan da Connie-rentzat, izan ere, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren lehen praktikak hasi ditu Dunboa HLHI ikastetxean.

Etapa berri hau urduritasun handiz hasten du, baina baita hasteko eta ikaskide berriak ezagutzeko gogo handiarekin ere.

Berak esaten zigun moduan: ez dut lorik egin! hasteko gogoa handia dut!

Dunboa HLHI ikastetxean, bere lankideekin (Rosa eta Adela) batera eskuz esku lan eginez, jangelakoak eta osagarriak diren zereginak egiteaz arduratuko da.
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren bitartez, Dunboa HLHI ikastetxeari eskerrak eman nahi dizkiogu Connie-ren ibilbide profesionalari ekiteko eskaini dioten ongietorri beroagatik eta aukeragatik.

Eskerrik asko Dunboa HLHI!!
Connie, sorte on eta topera!! Animo!!




Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: