2021 / Apirila / 20
AINHOA ORERETA IKASTOLAN HASI DITU BERE PRAKTIKAK
Joan den asteazkenean, apirilaren 14an, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren bitartez, Ainhoa Duinatek, Errenteriako Orereta ikastolan bere praktikak hasi zituen zerbitzu anitzeko ekintzak burutzen.

Ainhoak, nahiko urduri hasi zen…Lankide berriak, zentro berria…Hala ere, Ainhoak eduki duen jarreragatik eta ikasteko gogoagatik bere egokitzapena erraztasunez egin dio.

Garbiñe, Irati, Maite, Izaskun eta Josebak osatzen duten taldeko beste kide bat da!

Bere lankideekin batera honako lanak egiten ditu: pertsianak igo, jangelako mahaiak prestatu, ura zerbitzatu, ikastetxeko haurrei lagundu, bai jangelan, bai bazkalosteko jolas-gunean ere.

Pauso Berriak programaren (Atzegi + Gureak) bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu Orereta Ikastolako talde osoari, Ainhoari eskaini dioten dedikazio, ulermen eta maitasunagatik.

Baita ere, Ainhoari zoriondu nahi diogu egiten hari dan lanagatik.

Animo Ainhoa!
Aupa Orereta Ikastola!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: