2021 / Apirila / 23
Ane Bastarrikak kontratu mugagabea sinatu du Giroa-Veolian
 Aste hau oso garrantzitsua izan da Ane Bastarrikarentzat.
Giroa-Veoliarekin duen lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtu dela sinatu bait du.
Momentu paregabea da oraingoa. Anek 2016. urtean hasi zuen bere lan ibilbidea Pauso Berriakeko (Atzegi + Gureak) praktika batzuen bidez. Ondoren, Zerbitzu Okupazionalaren bitartez ikasiz eta garatuz jarraitu zuen bere prestakuntza-ibilbidea harik eta 2018ko apirilean bere lehen lan-kontratua sinatu zuen arte, Giroa – Veoliako langile bat gehiago bihurtuz.

Lankideek denboran zehar emandako babesak eta Aneren inplikazioak, esperientzia arrakastatsu bihurtzen dute:
Egiten duen lanak, daukan alaitasunak eta adiskidetasunak ezinbesteko bihurtu dute Giroa – Veoliako administrazio-taldean.

Urte hauetan guztietan, Anek zeregin berri asko egin ditu Giroa – Veoliak Donostiako Igara auzoan dituen bulegoetan. Eguneroko jardunean Anek ahalegin eta ardura handiz egiten dituen administrazio-lanak: dokumentuak gutun-azaletan sartu, posta banatu, fakturak ordenatu, besteak beste.

Pauso Berriaketik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu Giroa – Veoliari, urrats handi honengatik:
Aneren gaitasunetan konfiantza izateagatik eta, berak bezala, lan-taldeetan emateko asko daukaten pertsonen inklusioaren alde egiteagatik.

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: