2022 / Martxoa / 11
Ainhoa Florindok. esperientzia berri bati ekin dio LAB-e Digital Gastronomy Lab jatetxean.
 Ainhoa Florindorentzat egun berezia izan zen otsailaren 24a. Donostiako TABAKALERAN dagoen LAB-e Gastronomy Lab jatetxean praktikak hasi bait zituen.Pauso Berriakeko (Atzegi + Gureak) praktikaldian, Ainhoa bere lankideekin elkarlanean arituko da, eginkizu ezberdinak burutzen, hala nola:
  • Terrazaren muntaia eta prestaketa.
  • Mahaien garbiketa eta desinfekzioa.
  • Ontziteria jartzea.
  • Mahai-tresnak lehortzea.
Ainhoa ilusio eta gogo handiz hasi du etapa berri hau, egiteko gai den guztia erakusteko asmoz.

Pauso Berrakeko partaide bati aukera hau emanaz, LAB-e Digital Gastronomy Lab kudeatzen duen Basque Culinary Centerrek berriz ere inklusioaren alde egiten du, duela 10 urte baino gehiagotik , programaren hastapenatik, Pauso Berriakekin (Atzegi + Gureak) elkarlanean arituz. Orain, beste bi pertsonek, Eneko Sanchezek eta Paul Lamarcak, Donostiako Miramongo Basque Culinary Centerren instalakuntzetan bere jarduera burutzen dute.
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiogu Basque Culinary Center bere elkarlanagatik eta LAB-e Digital Gastronomy Lab jatetxeari egindako harrera beroagatik eta Ainhoari egunero eskainitako laguntzagatik.

Eskerrik asko!

Animo Ainhoa! 


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: