2022 / Martxoa / 15
Peio Donostiako La Paz GSR S.Coop. Egoitzan hasi da.
Pasaden martxoaren 9an, Peiok bere lankide berriak ezagutzeko aukera izan zuen GSR S. Coop. La Paz Egoitzan, Donostiako Egia auzoan, non Zerbitzu Okupazionalari esker esperientzia berri bati hasiera eman dion.

Peio, Pauso Berriak programan (Atzegi + Gureak) parte hartzen lehenengotarikoa izan zen, 2011.urtean hasi bait zuen bere lehen esperientzia. Orain ilusio eta gogo handiz ekin dio Egiako La Paz GSR S.Coop Egoitzan sektore honetan duen esperientzia guztia erakusteko erronkari.

GSR S.Coop-eko egoitzaren batean Pauso Berriak programaren (Atzegi + Gureak) baitan lanean arituko den bosgarren pertsona izango da, ondoko hauen esperientziei batuz:
Eskerrik asko GSR S.Coop. Pauso Berriak programari (Atzegi + Gureak) eskainitako laguntza eta lankidetza egonkorragatik eta Egiako La Paz GSR S.Coop. Egoitzako lantalde profesional guztiari Peiori egindako harrera beroagatik.

Aupa Peio segi horrela!!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: