2022 / Ekaina / 23
Itxasok bere praktikak hasi ditu CIFP Monte Albertia LHII.
Ekainaren 24an, Itxasok bere praktikak hasiko ditu Monte Albertia LHIKn, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren barruan.
Egun batzuk lehenago, zuzendaritzak eta zentroko gainerako langileek ongietorri ezin hobea egin zioten. Itxaso urduri agertu zen, baina gogo biziz esperientzia berri hau hasi eta trebatzen jarraitzeko.

Praktiketan, hainbat lan egingo ditu ikastetxean, hala nola fotokopiatzea, eskaneatzea, liburuak forratzea, koadernatzea edo dokumentazioa suntsitzea idazkaritza-sailerako, eta ile-apainketako eta estetikako tailerretan irakasleei laguntzen ere ibiliko da.

CIFP Monte Albertia LHHI Gipuzkoako ikastetxe publiko bakarra da ile-apainketako eta estetikako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntzan espezializatua. Ikaslan Gipuzkoako (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) 23 ikastetxe sareko parte da CIFP Monte Albertia LHII eta Pauso Berriak Programara (Atzegi + Gureak) batu da, aurrez beste ikastetxe batzuk egin zuten moduan: CIFP Armeria Eskola LHII, Leizaran Institutoa, CIFP Tolosaldea LHII, CIFP Bidasoa LHII CIFP Don Bosco LHII eta CIFP Blas de Lezo LHII   Programarekin, Jaione, Mikel, Iñaki, Jesus, Martin eta Jean Carlosen esperientzien bidez parte hartuz, hurrenez hurren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Norari eta Mireni eman diguten bultzadagatik eta CIFP Monte Albertia LHHIko taldeko kide guztiei, Itxasori egindako harreran erakutsi duten ilusio eta maitasunagatik. Eta zuri Itxaso esperientzia berri honetan zorterik onena opa dizugu.



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak


Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: