2022 / Uztaila / 19
Asierrek esperientzia berri bat hasi du Usurbilgo Udalean
Hilabete bat igaro da Asier Berraondok Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren prestakuntza-fasea amaitu eta Usurbilgo Udalean hasi zuenetik. Ordutik, asko aurreratu du, eta taldearen parte da.

Gogo eta motibazio handiz hasi da. Egiten dituen zereginen artean, udaletxeko brigada-taldearekin batera kaleak garbi edukitzeaz arduratzen da, hondakinak pintzekin bildu eta poltsetan sartuz. Horrez gain, dokumentazioa birjartzen eta suntsitzen laguntzen, barneko eta kanpoko posta banatzen, liburuak biltzen eta zabor-ontziak birjartzen ditu, besteak beste.

Asierrek bere jarrera ona eta lan egiteko gogoa egunero erakusten ditu, lankideekin eskuz esku lan eginez eta oso lan-giro atsegina sortuz.

Pauso Berriak programatik (Atzegi+ Gureak), Usurbilgo Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu jasotako harrera onagatik, eta Asierri zorte on opa diogu bide berri honetan.

Animo Asier!!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: