2023 / Martxoa / 21
Jesus Gonzalezek lan kontratua lortu du KENDUN
Jesus Gonzalezek aurrerapauso handia eman du KENDUn eta lan kontratua sinatu du ikus-komunikazioko enpresak Hernanin duen lantegian.

Laguntzaile gisa 2018ko urrian hasi zen Kendun Pauso Berriakeko (Atzegi + Gureak) praktikak burutzen. Ilusio askorekin eta berarentzat guztiz berriak ziren eginkizunak ikasteko erronkarekin: markoen muntaia eta desmuntatzea, enbalatze lanen aurre-muntaketa, ordena eta garbiketa, etab.
Lau urtez zerbitzu okupazionalaren formulapean egon ondoren eta lankide guztien laguntzari esker, Jesusek ikasten eta garatzen jarraitu du lorpen garrantzitsu hau eskuratu arte.

Pauso Berriak
(Atzegi + Gureak) programatik aukera paregabe hau eskertu nahi dugu eta Jesus zoriondu urte guzti hauetan egindako esfortzuagatik.
Zorionak Jesus!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: