2023 / Martxoa / 27
Pauso Berriak Aurkezten
Joan den martxoaren 15an, ERASMUS KA2 “IN as in INclusion” proiektua dela eta, Tolosaldea Lanbide Heziketa institutoan, Pauso Berriak programa (Atzegi + Gureak) aurkezteko aukera izan genuen.
“IN as in INclusion” proiektuaren helburua, Europako herrialde desberdinetan inklusioaren alde ematen diren praktika onak ezagutarazi eta partekatzea da; honela, Tolosan egindako topaketan, Eslobenia, Grezia, Turkia, Italia, Portugal eta Euskal Herriko irakasleak elkartu dira Euskal Herrian ematen diren praktika desberdinak ezagutzeko. Honela, Tolosaldea institutoan Pauso Berriak programaren bitartez 10 urte daramatzan Iñaki Etxaberen esperientzia aurkeztu genuen. Beste hainbat jardueren artean, martxoaren 17an, GUREAK taldeak Donostian duen egoitza eta bere jarduera ezagutzeko bisita ere egin zuten.
Eskerrik haundiena jarduera hauen antolatzaile izan den Tolosaldea LHIIri, aukera hau eskeintzeagatik.


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: