ESKERTZE DIPLOMA HONDARRIBIKO UDALARI DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTEN PERTSONEN INKLUSIOAREKIKO AZALDUTAKO KONPROMISO ETA LAGUNTZAGATIK
Marta Oronoz Biurrarena eta Peru Txintxurreta Ostolazak
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) diplomaren entrega egin diote
Hondarribiko Udalari, desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarte- eta lan-inklusioko konpromiso eta inplikazioagatik.
Dagoeneko hiru urte igaro dira Peru
Hondarribiko Udalean praktikak egiten hasi zenetik,
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren bitartez. Denbora horretan zehar, hainbat eginkizun bereganatu ditu, eta gaitasun pertsonal, sozial zein profesional berriak eskuratu ere. Horri esker, praktikaldia amaitu eta bi urte igaro ondoren, bere jarduerarekin jarraitzeko aukera izan du Udalean, zerbitzu okupazionalaren bidez.
Bere eginkizunen artean honako hauek daude:
- Udaleko barne-dokumentazioa sail eta zerbitzu ezberdinen artean banatzea.
- Fotokopiagailuak kargatzea.
- Dokumentazioa suntsitzea.
- Udal liburutegian: aldizkariak eta egunkariak antolatzea, liburuak etiketatzea, etab.
Bestalde, Marta Oronozek 2023an ekin zion zerbitzu okupazionalari
Hondarribiko Udala, Talaia Hondarribiko Eskola eta
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren arteko lankidetzari esker. Denbora horretan, eskolan hainbat zeregin egiteko aukera izan du, baita trebetasun berriak eskuratuz.
Talaia Hondarribiko Eskolan bere eginkizunen artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Ateak ireki eta ixtea.
- Postontzia aztertzea eta gutunak banatzea.
- Gelaz gela bazkalduko ez duten ikasleen informazioa bildu eta jangelako arduradunei helaraztea.
- Paper, plastiko eta hondakin organikoen kuboak dagokien edukiontzira ateratzea.
- Telefono-deiak erantzutea, bestelako lan osagarriak burutzea, hala nola plastifikatzea, inprimatzea edo dokumentazioa suntsitzea.
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programatik, gure esker ona adierazi nahi diogu
Hondarribiko Udalari, desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko erakutsi duen konpromisoagatik.
Eskerrik asko eta gure zorionik beroenak Marta eta Peruri; lanean jarrai dezazuela arrakasta handiz!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
X / Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak