2025 / Ekaina / 17
JUNE ELKORO, BAT GEHIAGO ESKORIATZAKO UDALEAN
 Maiatzaren 19an, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren prestakuntza fasea burutu ostean, Junek Eskoriatzako Udalean hasi zituen praktikak.
June urduri baina ilusio handiarekin agertu zen bere lehen lan esperientziaren aurrean, eta pixkanaka, pozik eta lan berriak ikasteko gogotsu jarraitzen du.

Junek udaleko sail desberdinetan jorratzen ditu bere zereginak; udaletxean, liburutegian eta kiroldegian hain zuzen. Bere zereginen artean barneko posta banatzea, dokumentuak artxibatzea, liburuak ordenatzea eta dokumentazioa eskaneatzea daude besteak beste.

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Eskoriatzako Udaleko lan-talde osoari adierazi duen konpromiso eta inplikazioagatik.
Aupa June!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

X / Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: