Julenek lan-esperientzia berri bati hasi du
Zumaiako Herri Eskolan,
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programaren bitartez.
Gogo handiz hasi ditu praktikak, ikasteko eta lankide berriekin elkarlanean aritzeko prest.
Ikastetxeko administrazio-taldeko parte da eta hainbat eginkizunetan laguntzen du: eskaneatu, koadernatu, fotokopiak egin, jantokiko zerrenda pasa, posta elektronikoz abisuak bidali, informazioa erregistratu edo zentroen artean enkarguak egin, etabar.
Julenek argi dauka: “Gustatzen zait egiten dudan guztia eta oso gustura nago”.
Pauso Berriak (
Atzegi +
Gureak) programatik, eskerrak eman nahi dizkiogu
Zumaiako Herri Eskolari, Juleni aukera hau emateagatik, emandako harreragatik eta hasieratik erakutsitako inplikazioagatik.
Zorte on etapa berri honetan, Julen!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
X / Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak