2025 / Uztaila / 28
PEIO GOIENETXEAREN AGURRA GIPUZKOAKO OSTALARITZA ELKARTEAN.
 10 urteko ibilbide oparo baten ondoren, Peiok agur esan dio Gipuzkoako Ostalaritza elkarteari. 2015an pratikak burutu ondoren, 2016an Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) eta Gipuzkoako Ostalaritza elkartearen arteko hitzarmena medio, Peio elkarteko kide bat gehiago izan da, bete behar desberdinak burutzen, batez ere, momentuan burutu beharreko urgentzizko enkargu hoiek egiten.
Esangabe doa, Peiorentzat urte hauek oso garrantzitsuak izan direla, eta jarduera bat izateaz gain, bertan lankide izan dituen pertsonekin harreman estuak burutzeko balio izan diola bertan jarduteak.

Orain, bizitzak beste bide bat hartzea eraman du, eta agur, edo hobe esanda, lankideek esan zioten moduan , gero arte esateko momentua iritsi da.

Bere agur egunean, lankideek opari berezia egin zioten Peiori: Realaren elastiko berria, bizkarrean Peioren izena, 10 zenbakiarekin lagunduta, hau da, elkartean Peiok egin dituen urteak, eta futbol taldeen izarrek daramaten zenbakia!

Zorterik hoberena Peiori bere ibilbide berrian, eta eskerrik haundiena Gipuzkoako Ostalaritza elkarteari, urte hauetan Peio eta Pauso Berriakekiko (Atzegi + Gureak) erakutsi duten prestatasunagatik. Ziur gaude berandu baino lehenago, gure bideak berriro elkartuko ditugula.

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak


Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: