2026 / Otsaila / 13
Garazi Izetak esperientzia berri bati ekin dio Usurbilgo Eroski City Supermerkatuan
Garazik esperientzia berri bati ekin dio Usurbilgo Eroski City supermerkatuan. Etapa berri honi ilusio, motibazio eta ikasteko gogo handiz egiten dio aurre. Egunerokoan, lanaldia hasi bezain pronto, ogia dagokion tokian jartzen du; iristen diren produktuak aurreratu eta berriz hornitzen ditu, eta fruta edota barazkiak kolokatzen ditu, besteak beste.

Eroso eta segurtasunez sentitzen da ingurunean; izan ere, gertu bizi da eta ohiko bezeroen zati handi bat ezagutzen du. Horrek laguntzen dio oso babestuta sentitzen, bai lankideen aldetik, bai supermerkatura etortzen diren pertsonen aldetik ere.

Pauso Berriak programatik (Atzegi + Gureak), Usurbilgo Eroski City supermerkatuko taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu lehen egunetik erakutsitako harrera bikainagatik eta gertutasunagatik.
Zorte on, Garazi!!


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: