2021 / Urria / 06
Maite Urreta Eskoriatzako Jose Arana Egoitza egoitzan: Gainditze istorio bat.
Hiru urte baino gehiago igaro dira Maite Eskoriatzako Jose Arana egoitzan praktikak egiten hasi zenetik.
Maitek izan dituen aurrerapen guztiak partekatzeko une egokia da, beraz.
Lehenengo urtean praktikak egin zituen, eta epe hori amaitutakoan, zerbitzu okupazionalera igaro zen, pasa den maiatzean, modalitate honetan, bi urte bete berri zituelarik. Hasieratik hainbat aldaketa egon dira, eta horietara egokitzen jakin izan du Maitek.
Denbora horretan izan duen garapen pertsonala ere nabarmendu behar da: Zeregin egituratuak egiteko zenbait zailtasun izatetik, zeregin gehiago egin ahal izateko eskaria egitera heldu zen, eta egoiliarrekin denbora gehiago igaro nahi izatera, beraien egunerokotasunean laguntzeko.

Izan ere, Maiteri: izugarri gustatzen zaio Jose Arana Egoitzako egoiliarrei laguntzea!

Egoitzatik eta Pauso Berriak-en laguntzarekin (Atzegi + Gureak):
Gaur egun, Maite, egoiliarrak atsedenlekuetatik jangela nagusira eramateaz arduratzen da, bertan gosaltzeko baberoak jartzen dizkie eta mahaietan esertzen laguntzen die.
Gainera, egoiliarrak terapia-gelara edo medikuarengana eramaten ditu.
Zeregin hauek, egoitzako garbitegiko bere eguneroko eginbeharretara gehitu dira, hala nola: solairuetako arropa jaistea, garbigailuak eta lehorgailuak jartzea, erropak, toallak eta zapiak tolestea, organ egoiliarren erropa bere tokian jartzea, zapiak dagokion tokian kokatzea, izarak lisatzea, etab.
Horretaz gain, egoiliarrek bazkalduko duten jangela muntatzeaz eta bertara janaria eramateaz arduratzen da.
Gainditze eta aurrerapauso istorio bat, Maria bezalako adibideetan ikus daitekeena.
Adibide gisa, Maite ikusten ez duen egun baten Jose Aranako egoiliar batek dioena:
  • Non dago mantarekin estali eta gosaltzera jaisten laguntzen didan neska??
Gaur ez da etorri...
Edota, Juan-ek dioena:
  • Gaur ez nau Maitek terapiara eramango?
Zorionak Maite, zure eguneroko esfortzu eta ahaleginaren bitartez irabazitako maitasunagatik.


Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: