ESPERIENTZI BERRI BAT BIZIKO DUT. LAN AUKERA BERRIAK IZATEN IKASIKO DUT; SUPERMERKATUAN, POLIKIROLDEGIAN, BULEGOAN EDO ZAHARREN EGOITZAN…

ZER AURKITUKO DUT? :

1. PRESTAKUNTZA ETA ENTRENAMENDU IKASTAROA…

…enpresara joan aurretik.

…4-5 hilabeteko iraupena izango du.

…bertan enpresan praktikan jarriko ditudan zereginak ikasiko ditut.

…nire gaitasunak hobe ezagutuko dituzte niretzat egokia den lana aurkitu ahal izateko.

2. ENPRESAN AUKERA, BERTAN…

…nire zereginetan lagunduko nauten lankide berriak izango ditut.

…lehenengo egunetik lagunduko nauen lan prestatzailea izango dut.

…egokitzen dizkidaten zeregin desberdinak egingo ditut.

…erantzukizun berriak izango ditut.

…aukerari probetxua atera eta esfortzu berezia egin beharko dut.

…ondo egiten badut beste pertsonek ere enpresatan aukera izateko lagungarria izango da.

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: