2021 / Iraila / 29
HARRERA ONA MIKEL ABUINI, ZORROTZ LEGAZPI SLL ENPRESAN SARTZEAN.
Irailaren 29a, asteazkena, oso egun berezia izan da Mikel Abuinentzat. Esperientzia berri bat hasi du Zorrotz Legazpin.

Mikelek, Pauso Berriak programa (Atzegi + Gureak) aurretiko esperientzia batez ezagutzen du, ala ere, berarentzat erronka berri bat da, eta ziur bere lankideen languntzari esker gainditzea lortuko duela.

Hemendik aurrera, eta Zerbitzu Okupazionalaren barruko lankidetza-akordioari esker, Mikelek ikasten eta garatzen jarraituko du Zorrotz Legazpi SLLko hainbat sailetarako lanak egiten dituen bitartean.

Pauso Berriak programatik (Atzegi + Gureak) eskerrak eman nahi dizkiogu Zorrotz Legazpi S.L.L. enpresari proiektu honetan parte hartzeagatik eta laguntzeko duen gogoagatik.

Animo Mikel!




Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak  

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: