2021 / Urria / 19
Maialen Beristain Usurbileko Udarregi Ikastolan jarraituko du.
 Maialen Beristain, Pauso Berriak  (Atzegi + Gureak) programaren bitartez Usurbilen kokatua dagoen Udarregi Ikastolan burutzen zituen praktikak amaitu ditu.

Praktika hauetan Maialenek ikastolako jantokian zerbitzu anitzetako hainbat lan bete ditu: jantokiko mahaiak ipini eta jaso, txikiei jaten  lagundu, ogia eta ura banatu, erratza pasa etab.

Udarregiko jantokiko langileak ezinbestekoak izan dira Maialenen praktikan. Uneoro Maialenen egokitzapenean eta egunerokotasunean laguntzeko prest azalduz.

Hemendik aurrera, Udarregi Ikastolak eta Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, Maialenek Zerbitzu Okupazionalaren bitartez bere garapen soziolaboralarekin jarrairzeko aukera izango du.

Pauso Berriak programatik, Udarregi Ikastola eskertu nahi dugu adimen urritasuna duten pertsonen inklusioan apustu egiteagatik.

Zorionak Maialen!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: