2021 / Abendua / 22
Ainhoak Egaña gozotegian jarraituko du kolorea ematen.
 Ainhoak Egaña gozotegian 2019. urtean hasi zuen Pauso Berriak programako (Atzegi + Gureak)  praktikaldia, eta horrekin bere lan-bidea hasi zuen.
Bi urte hauetan  egoera zail askori aurre egin behar izan diote Ainhoak eta Egaña gozotegiak; pandemia, konfinamenduak, komertzio geldialdia etab. 

Egoera egonkortzearekin batera, ikasitako guztiaren balorazioa egiteko garaia heldu da. Egaña gozotegitik, esperientziaren inguruko oso balorazio baikorra jaso dugu eta Ainhoak beraiekin pertsonaki, sozialki eta konpetentzialki ikasten jarraitzeko eta hazteko aukera izango duela jakinarazi digute. 

Hori jakinda, gaurko eguna aprobetxatu nahi izan dugu Ainhoarekin batera Egaña gozotegia eta lankideak eskertzeko. 

Mila esker Egaña gozotegia zuen inplikazio gozoagatik!

Zorionak Ainhoa!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: