2022 / Urtarrila / 31
Pauso Berriak programaren formazio taldeak Donostiako Ilunion Hotelaren esperientzia ezagutzeko aukera izan dute.
 Andrea Isturizen experientzia sozio laborala gertutik ezagutzeko asmoz, Donostiako Ilunion Hotelak, Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programaren formakuntza taldeari bere instalakuntzen ateak ireki dizkio.

Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programaren bitartez, Andrea 2021eko irailetik Donostiako Ilunion Hotelean praktiketan ari da. Bere esperientziaz baliatuz Andreak formakuntza taldeari gosari zerbitzuan eta kafetegian burutzen dituen zerbitzari lanak  erakutsi die.

Formazio taldeak Andrearen eginkizunak ikusi ezezik, bere lankideak ezagutzeko aukera izan dute. Andrearen praktikaldiaren egunerokotasunean persona garrantzitsuak direla ohartuz.

Bisita amaitzeko Andreak animo asko eman dizkie formakuntzako kideei, gutxi barru beraiek ere beste enpresa batzuetan praktiketan egongo baitira.

Donostiako Ilunion Hotelari eskerrak eman nahi dizkiogu bere instalakuntzen ateak irekitzeagatik. Baita Andreari ere, bisitako gidari ezin hobea izan baita.

¡Eskerrik asko Donostiako Ilunion Hotela!

¡Animo Andrea!

¡Zorte on praktiketan hasiko diren ikasle guztiei!




Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: