2022 / Otsaila / 08
Jokin Martinek esperientzia berri bat hasi du Manteo kiroldegian.
 Urtarrilaren 26a itxarondako eguna izan zen Jokin Martinentzat, Bera Bera RT Manteo kiroldegian lan esperientzia berri bati hasiera eman diotelako. Kiroldegiaren eta Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren arteko lankidetza hitzarmenari esker lortu da hau.
Jokinek gogo handiz hasi du esperientzia berri hau, bere lankideak izango direnei laguntzeko ilusioz.
Kiroldegiaren garbiketa eta mantentze lanetan arituko da, besteak beste, honako eginkizunak burutzen:
 - Saskibaloiko pistaren garbiketa
 - Jarduera-aretoen egokitzea
 - Armairuen desinfekzioa 
Jokin oso pozik dago, beti laguntzeko prest. Berak esan ohi duen moduan: "gaur zer dago egiteko?".
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik Bera Bera RT-ri eskerrak eman nahi dizkiogu emandako harrera beroagatik eta zorte ona opa diogu Jokini etapa berri honetan.
Aupa Jokin!

Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: