2022 / Otsaila / 22
LAUGARREN LAN ESPERIENTZIA IRUNGO UDALEAN!
 Urtarrilaren 17a aspaldi itxarondako eguna izan zen Pablo Altunarentzat, Irungo Udalean lan-esperientzia berri bat hasi zuelako bulegoko laguntzaile gisa.

Irungo Udala Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programarekin elkarlanean aritu izan da 2010ean sortu zenetik, urte guzti hauetan hainbat pertsonei lanerako aukera emanez. Gaur egun, Pabloren esperientzia honakoei batuko zaie:
Hemendik aurrera, Pablo Altunak Irungo Udaleko Erosketa eta Erregistro sailetan lagunduko du. Bertan hainbat lan egingo ditu:
  • Udaleko sail ezberdinen artean gutuneria bildu eta banatzea.
  • COVID prebentziorako materialaren eskaerak prestatzea.
  • Youtube-ko kanalean, osoko bilkuren emisioak gainbegiratu eta kontrolatzea.
  • Uniforme banaketa.
  • Etab.


Pablok ilusio eta energia handiz heldu dio esperientzia honi, ikasteko eta lan egiteko gogotsu dagoelarik.

Zorte on etapa berri honetan Pablo!

Irungo Udalak Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programarekin izan duen lankidetza eskertu eta nabarmendu nahi dugu, baita Atzegi eta Gureak erakundeen beste esparruetako proiektu eta jarduerekin izan duen lankidetza ere.

Eskerrik asko inklusioaren alde egiteagatik!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: