2022 / Otsaila / 24
Mila esker, Virginia!
Asteazken honetan Virginia Martinez lankideak utzi gaitu.

Albiste horrek ezustean harrapatu eta tristetu gaitu Pauso Berriak Programa (Atzegi + Gureak) osatzen dugun lankide guztioi

Virginia 2018an hasi zen Pauso Berriak programan. Prestakuntza jaso ondoren, lehen praktikak egin zituen El Taller Kulturan, Donostian, pandemiak bere jarduera geldiarazi zuen arte.
2021eko otsailean, Virginiak Uliazpi Fundazioaren bulegoetan lan egiteko aukera izan zuen, eta egunero bere gogo eta ahalegin guztiak jartzen zituen hobetzeko. Oso gustora sentitzen zen bertako lantaldean

Irribarrez beteriko pertsona zen Virginia, eta horrela gogoratuko dugu.

Eskerrik asko guztiagatik. Bidai on Virginia.




Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: