2022 / Apirila / 25
Jurdan, Zestoako Udalean hasi da praktikak egiten
Pauso Berriak programako (Atzegi + Gureak) aurre formazioa bukatuta, Jurdan Arakistainek bere praktikaldiak hasi ditu Zestoako udalean. Bertan, formazioan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango du, Udalaren zerbitzu ezberdinetan ekintza ezberdinak eginez.
  • Astelehentan San Juan eguneko zentro munizipalean, egoilarren zaintza, gimnasia, paseo eta jangelaren prestakuntzan arituko da Mónica, Leire, Oihana eta Mikel lankideekin batera.
  • Astearte, asteazken eta ostegunetan, Zerstoako kiroldegian, makinen garbiketa, gimanisia klaseen laguntza, manteinu eta publikoaren harrera lanak egingo ditu Mikel, Ana eta Anselmorekin.
  • Ostiraletan, brigada zerbitzuko Xabierrekin arituko da, herriko manteinu lanetan.
Pauso Berriak programatik (Atzegi + Gureak), Jurdani zorterik hoberena opa diogu etapa berri honetan.
Aupa Jurdan!!
Mila esker hemendik zestoako udala eta bertako instalakuntza eta zerbitzu guztiei Jurdanek izandako harrera beroagatik!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: