2023 / Martxoa / 09
ANDREAK ESPERIENTZIA BERRI BAT HASI DU URNIETAKO HK10 HOTELEAN
 Duela Aste batzuk, Andrea Cuevasek Pauso Berriak programako (Atzegi + Gureak) praktikaldia hasi zuen Urnietako HK10 hotelean.

Andreak oso pozik eta egin dezakeen guztia erakusteko gogo handiz hasi du etapa berri hau.

Praktiketan, Andreak hainbat lan egiten ditu, bai jantokian eta baita kafetegian ere (mahai-zapiak eta mahai-tresnak jarriz, erratza pasatuz, platerak bilduz, ontzi-garbigailua jarriz, terraza garbituz, zaborra botaz eta abar…)

Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programatik eskerrak eman nahi dizkiogu Urnietako HK10 Hotelari, bere elkarlanagatik eta egindako harrera beroagatik eta Andreari animo handia opa diogu etapa berri honetan.

Animo Andrea!!!



Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna

Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @gureak

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: