2023 / Iraila / 22
Haritzek Ibarrako Udalean jarraituko du lanean
 Haritz Olano duela urtebete hasi zen bere Pauso Berriakeko (Atzegi + Gureak) praktikak burutzen Ibarrako Udalean. Orain, pauso bat aurrera egin eta zerbitzu okupazionalaren bitartez beste urtebetez arituko da bertan lanean. 

Haritzek bere eginkizunak departamentu ezberdinetan burutzen ditu. Beste eginkizun batzuen artean barne korreoaren banaketa, liburutegiko barne bidalketen prestaketa, Ibarra Martxanen asistentzia kontrola, kiroldegian mantentze-garbiketa lanak...egiten ditu. Horrez gain, bere lankideekin kafe momentu polit bat ere izaten du egunero. Guzti hau irribarre batekin egiten du Haritzek eta dagoen tokian giro ona sortuz beti.

Pauso Berriaketik eskerrak eman nahi dizkiogu Ibarrako Udalari bere inplikazioagatik, hasiera-hasieratik Haritz udaleko lan taldeko parte egiteagatik eta bertan garatzen jarraitzeko aukera emateagatik. 

Haritzi, zorionak! Egindako lanak merezi izan du, etapa berri honetan zorterik onena opa dizugu!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: