2023 / Urria / 18
MARTA ORONOZEK ESPERIENTZIA BERRI BAT HASI DU HONDARRIBIKO TALAIA ESKOLAN
Irailaren 18an Marta lan esperientzi berri batean murgildu zen Hondarribiko Talaia Eskolan, Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren zerbitzu okupazionalaren eskutik.
Etapa berri hau ilusio haundiz eta gauza berriak ikasteko gogo askorekin hasi du Martak; gainera, soziolaboralki garatzeko aukera aparta da.
Lan ezberdinak egiten ditu atezain laguntzaile bezala, horien artean bisitei harrera egin, materiala banatu gelaz gela, fotokopiak egin eta lankideei behar dutenean laguntzen die, besteak beste.

Pauso Berriak programatik eskerrak eman nahi dizkiogu Hondarribiko Talaia Eskolari eta bertan lan egiten duten pertsona guztiei emandako aukeragatik, implikaziogatik eta Martari harrera ezinhobea egiteagatik.

Zorte on, Marta!

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: