Joan den ekainaren 12a oso ostegun berezia izan zen Juanentzat.
Donostiako The Social Hub-San Sebastian hotelean hasi zuen lehen lan-esperientzia!
Pauso Berriak programaren prestakuntza fasea arrakastaz osatu ondoren (
Atzegi eta
Gureak-en ekimen bateratua, laneratzea bultzatzen duena), Juanek kamiseta jantzi eta martxan jarri zen. Urduritasuna zegoen arren (edozein lehen egunetan bezala), Juan irribarre batekin, ikasteko gogo handiarekin eta jarrera positiboarekin iritsi zen.
Aste hauetan, Juan zeregin ugari egiten aritu da: buffetaren zerbitzuan lagundu, terrazak eta hainbat espazio prestatu, baxera eta mahai-tresnak jarri eta prestatu, igerilekua antolatu, etab.
The Social Hub-San Sebastian taldearen babesaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, Juan hasiera-hasieratik lagundu baitu. Juanek argi dauka: pozik dago eta etapa berri honetaz asko gozatzen ari da.
Pauso Berriak programatik eskerrak eman nahi dizkiogu
The Social Hub-San Sebastiani inklusioarekin duen konpromisoagatik eta Juani aukera bikaina emateagatik.
Eta zuri, Juan... onena opa dizugu hasi berri den abentura honetan!
Aupa Juan!
Eskerrik asko zure sare sozialetan aipatzeagatik
Hastag: Hastag: #pausoberriak #inklusioa #GaitasunakLantzen #adimendesgaitasuna
X / Twitter: @atzegi @grupogureak
Facebook: @atzegi @grupogureak
Instagram: @atzegi
Linkedin: @atzegi @gureak