2026 / Urtarrila / 27
HIRU HILABETE ARIZMENDI IKASTOLAN: BRIAN MENAREN ESPERIENTZIA
Hiru hilabetez Arizmendi Ikastolan praktikak egin ondoren, Brianek gogo eta ilusio handiz jarraitzen du, eta taldeko kide da, hainbat sailetan kolaboratzen du eta hainbat laguntza-lan egiten ditu.
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programa osatu ondoren hasi zuen esperientzia berri hau Brianek.
  • Mantentze-lanen arloan, beharrak asetzeaz arduratzen da, eskariaren arabera: materiala kargatzea eta garraiatzea, langileei hainbat instalaziotako zereginetan laguntzea...
  • Almen eta Arimazubi ikastetxeetan administrazio- eta idazkaritza-lanak egiten ditu, hala nola jantokiko ikasleen zerrenda sortzea, artxiboak/espedienteak ordenatu eta biltegiratzea, eskola-materiala plastifikatzea eta biltegiko materiala ordenatzea.
  • Aisialdian eta jantokian ere monitore lanak egiten ditu, mahaia jarriz eta ikasleen beharrei erantzunez, oilategiaren esparrua eta konpostajea zaintzeaz gain.

Pauso Berriak Programatik (Atzegi + Gureak), eskerrak eman nahi dizkiogu Arizmendi Ikastolari bere gertutasunagatik, inplikazioagatik eta Briani lan munduan sartzeko aukera polit hau emateagatik

Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)

Diruz laguntzen dute:
Kudeatzen dute: