
Joan dan ekainaren 24a data seinalatua izan zan Mikelentzat. Ilusio haundiz ekin zion bere lehen esperientziari Gipuzkoako Caritasen, Donostiako bulegoetan.
Pauso Berriak (Atzegi + Gureak) programaren lan aurreko prestakuntza arrakastaz gainditu ondoren, Mikel berehala integratu da eta lehen minututik erakutsi du bere balioa.
Mikel, bere jarrera positiboagatik eta ikasteko gogoagatik nabarmentzen da. Egunerokoan, bere gain hartzen ditu hainbat lan: posta elektronikoa, postala kudeatzea, materiala berritzea, espazioak mantentzea eta hornidurak kontrolatzea.
Taldearen harrera ona eta babesa funtsezkoak izaten ari dira prozesuan. Mikel motibatuta eta erabat integratuta dago.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Caritasi bere inplikazioagatik eta jarritako konfiantzagatik.
Animo Mikel!
Illarra bidea, 4 | 20018 Donostia-San Sebastián | Telefonoa: 943 000 795 | Lege oharra | Pribatutasuna (kudeatu)